Ixtebe Pellot azken kortsarioa

Ixtebe Pellot (1765-1856) edo Étienne Pellot «Montvieux», ezizenez Le Renard basque («euskal azeria») Hendaiako kortsario ezagunaren bizitza dakar liburuxka honek.

Hamahiru urterekin soldadu egin zenetik, abenturaz abentura ibiliko da bizitza osoan Euskal Herriko piratarik ospetsuenetakoa. Eta ospetsua izaki, historian nor izan den hainbat jende ezagutu zuen, adibidez, Napoleon. Baina baita dama ingelesak ere. Eta nahiz eta hainbat aldiz preso hartu zuten, batzuetan zerbait berezia lortu zuen, lortzen zaila, arerioren miresmena. 1856an hil zen Hendaian. Aitona zen ordurako.

Oharra: liburuxka hau Gaumin argitaletxeko web-ean “Erraz irakurtzeko” izeneko sailean aurkituko duzu.
 

Egilea: Fernando Morillo Grande
Argitaletxea: Gaumin
Argitalpen-urtea: 2016

 


Hona pasarte bat:
-Pellot, Napoleon zain duzu Irunen.
Napoleon enperadore zen ordurako.
Pelloti behin esan zion bezala, oso gora iritsi zen.

Napoleonek gustura agurtu zuen kortsarioa:
-Pellot, behin esan zenidan ez zinela nirekin etorriko.
Nire itsas-guardia izatea proposatu nahi dizut.
Ez da ohore handiagorik!


(59. or.)

Orrialdeak: 71
A2
2017-01-30
16170682
5465