Bizenta Antonia Mogel eta Elgezabal Azkoitian jaio zen 1782ko ekainaren 6an eta Abandon, Bizkaian, hil, 1854ko irailaren 29an. Bera izan zen euskal literatura idatziaren alorra landu zuen lehen emakumea. Garai hartan emakumeek ikastea oso gaizki ikusita bazegoen ere, Bizentaren osaba uste honen aurka azaldu eta ikasketak eman zizkion ilobari.