"Etxeberria harategia"

Jaitsi

K.- Gauza jakina izan arren, gogora dezagun euskal hitzek ere badutela artikulua.

N.- Badutela artikulua, eta, jakina, hitz bat singularrean nahiz pluralean erabil dezakegula, hitz horri "-a" edo "-ak" edo "-ok" erantsita.

Beraz, "mendi" bada hitza, singularrean "mendia" esango dugu, eta pluralean, berriz, "mendiak" edo "mendiok".

K.- Baina, gauza bat. Inguruko hizkuntzak eta euskara zenbaitetan ez datoz bat artikuluaren erabileran. Adibidez, kontuz joka dezagun errotulu eta abarretan.

N.- Ez da jarri behar "sukalde", "sukaldea" baizik.

Ez idatzi "batzoki", "batzokia" baizik; edo "gaztetxe", "gaztetxea" baizik.

Eta, era berean, gaizki legoke "Etxeberria harategi" dioen errotulua, "Etxeberria harategia" jarri eta esan behar baita.

Eta berdin, ez esan "tori karamelo!", baizik eta "tori karamelua edo gozokia!".

Edo ez esan "pentsa zer disgusto!", baizik eta "pentsa zer-nolako disgustoa!".


 + "Etxeberria harategia"

 - "Etxeberria harategi"

1969-12-31
16389552
1065