Beldur "handia" diote

Jaitsi

K.- Ohar gaitezen badirela zenbatzen diren izenak ("auto", "liburu", "ogitarteko", "lapitz", etab.), eta horien ondoan, zenbatu ezin diren beste batzuk ("bero", "hotz", "beldur", "lotsa", "gorroto", "maitasun", etab.). Zergatik diogun hau? Bada, azken horietan arazo txiki bat sortzen zaigulako.

N.- Halaxe da. Lehen multzokoak kontatu daitezkeen bitartean ("bost auto", "bi liburu", etab.), bigarrengo horiek ezin dira kontatu. Ez dago esaterik "maitasun bat", "hiru maitasun" eta horrelakorik.

K.- Beraz, eta hemen dator gaurko ikaskizuna. Ez da egokia kontatu ezin diren izen horietan "asko"/"gutxi"-ren antzeko zenbatzaileak erabiltzea. Adibidez, ezin esan "hotz gutxi egiten du", baizik eta...

N.- "Ez du hotz handirik egiten".

K.- Ez esan "beldur asko diote"...

N.- Esan dezagun "beldur handia diote".

K.- Eta "bide asko geratzen da oraindik"...

N.- Horrela ez, baizik eta "bide luzea geratzen da oraindik".

K.- Eta arrazoi berberagatik: "ez du hainbeste bero egiten" esan ordez...

N.- "Ez du halako edo hainbesteko berorik egiten".

K.- Azkenik, "zenbat gose dudan gaur" esan ordez...

N.- "Nolako edo zelako gosea dudan gaur".

Dena dela, salbuespen bat "denbora asko" esatea da, "denbora askoan" esan eta idazten dugunean zuzen ari baikara.


 + "Bide luzea geratzen da oraindik"

 - "Bide asko geratzen da oraindik"

1969-12-31
16389211
6721