"Ba-" aurrizkia

Jaitsi

K.- "Ba-" aurrizkiaren idazkerari lotuko gatzaizkio. Batasuna egina den kasu batzuetan, araua zein den oroitarazi besterik ez du egin Euskaltzaindiak.

N.- "Ba-" aurrizkia baldintza markatzeko hizkia da kasu batzuetan; adibidez, "Mikel etortzen bada, elkarrekin afalduko dugu" esaldian. Horrelakoetan, lotuta idatziko dugu "ba-" aurrezkia.

Beste kasu batzuetan, ordea, ez da baldintzazkoa. Adibidez, "badator Mikel" kasuan. Baina, hor ere lotuta idatziko dugu.

K.- Beraz, bietan aditzarekin lotuta idatzi beharko da, bereizketarik egin gabe. Baina, bada salbuespen bat ere.

N.- Bada, bai! Hain juxtu ere, baldintzazkoa izan ez, eta hizki horren eta aditzaren artean beste hitz batzuk sartzen direnean; hau da, "ba omen dator Mikel" edo "ba ote dator Mikel?" diogunean, adibidez. Orduan, "ba-" aurrizkia bakarrik eta lotu gabe idatzi behar da.


 + "Badator", "etortzen bada"

 - "Ba dator", "etortzen ba da"