"Ikastolako"/"ikastolaren"¿

Jaitsi

K.- Batzuetan zaila da esatea zein kasu den egokiena, "-ren" ala "-ko": "etxeko teilatua", ala "etxearen teilatua". Bestetan, batak eta besteak esanahi ezberdinak dituzte, ez baitira gauza bera "elizaren isiltasuna" eta "elizako isiltasuna", adibidez.

N.- Azken adibide honetan garbi dago.

"Elizaren isiltasuna" esanda, erakundea adierazten dugu, hau da, "elizak duen isiltasuna"; horregatik agertzen zaigu azpian "-k" ergatiboa.

"Elizako isiltasuna" esatean, aldiz, "eliza" hitzak lekua adierazten du, eta azpian "-n" inesiboa darama, "elizan dagoen isiltasuna", alegia.

K.- Hala ere, askotan bi izenlagun-motak dira zilegi; adibidez, "ikastolako iritzia" eta "ikastolaren iritzia" bikotean.

N.- "Iritzia" pertsonena den neurrian, normalagoa dirudi "ikastolaren iritzia" beharko lukeela esatea; baina "gure ikastolan dagoen iritzia" adieran, esaterako, onargarria izan daiteke "ikastolako iritzia".

K.- Har dezagun azken adibide bat: "euskaltegiaren zuzendaria" ala "euskaltegiko zuzendaria"?

N.- Bietara esan dezakegu, baina lehenengoan "euskaltegiak duen zuzendaria" esaten ari gara, eta bigarrenean, aldiz, "euskaltegian dagoen zuzendaria".

 


Bereizi:

+ "Euskaltegiaren zuzendaria"

+ "Euskaltegiko zuzendaria"



1969-12-31
16387972
3885