"Hori da kontua!"
JaitsiK.- Horrela esan beharko genuke, euskara jatorra baita hori! Baina, kontu horietan baino gehiago "asuntuetan" ibili ohi gara. Hori da "asuntua", alegia.
N.- Horixe bai alferrikako kontua! Ez dago batere premiarik gaztelanizko "asunto"-ren itzalpeko "asuntu" hitza erabiltzeko. Horren ordez beste bi hitz, "kontua" edota "arazoa" erabil ditzakegu.
K.- Beraz, "hori beste asuntu bat da" esan beharrean?
N.- "Hori beste kontu bat da", edo "hori beste arazo bat da".
K.- "Hori ez da nire asuntua"...
N.- "Hori ez da nire kontua", edo "ez da nire arazoa".
K.- Eta, amaitzeko, "bat gatoz asuntu horretan"...
N.- Bada, ez!: "bat gatoz kontu horretan", edo "bat gatoz gai horretan".