"Nahiago dut to bat¿"

Jaitsi

K.- Zer baino nahiago "to bat"? Jakin dezagun...

N.- Bada, adibidez, "hamabi emango diat" baino.

K.- Alegia, "nahiago to bat, hamabi emango diat baino". Uste dut garbi dagoela esaldiaren esanahia, erdarazko beste baten ordaina delako, ezta?

N.- Bada, bai, halaxe da. Erdaraz gauza bera esateko, "más vale pájaro en mano que ciento volando" esan ohi dute; guk, hori bera esateko, beste hau erabil dezakegu: "nahiago dut to bat, hamabi emango diat baino".


 + "Nahiago dut to bat, hamabi emango diat baino"

 -         "Más vale pájaro en mano que ciento volando"