"Astia hartu"

Jaitsi

K.-  Denok dakigu "astia" edo "beta" zerbaitetarako ematen, hartzen edo izaten den denbora horri deitzen diogula. Baina, "astia" hitzaren okerreko erabilpen batez ohartarazi nahi zaituztegu gaur.

N.- Alegia, euskaraz ez dela "astia aurkitu" esan behar, baizik eta "astia hartu".

K.- Beraz, gaizki esanda al dago "ez dut denborarik aurkitzen nire gauzak egiteko"?

N.- Hain gaizki ere! Denborarik ez duzula "hartzen" esan beharko duzu zure gauzak egiteko. Eta, era berean, esan beharko duzu: "ez dut astirik hartzen etxeko lanak egiteko", edo "gaur ezin izan dut bazkaltzeko astirik hartu".


 + "Astia hartu"

- "Astia aurkitu"

2009-08-17
16387354
4019