"Harrigarria"

Jaitsi

K.- Gaztelaniatik hartutako kalko oker bati buruz aritu behar dugu gaur, "sorpresa bat izan da" kalkoari buruz, alegia. Nola esan hori euskara txukunean?

N.- Hasieran "harrigarria" aipatu dugunez, hitz horren azpian dagoen "harritu" aditzaz baliatzea dugu onena. "Sorpresa bat izan da" esan beharrean, esan dezagun, adibidez, "harrigarria izan da", edo, bestela, "horrek harritu nau".

K.- Eta, era berean,  gogoan izan harridura agertzeko badauzkagula esaldi jator askoak.

N.- Adibidez, "harri eta zur utzi nau", edota, "harrigarria" izenondotzat hartuz,  "lan harrigarriak egin ditu", edo "hitz harrigarriak entzun dizkiogu".


 + "Horrek harritu nau"

 - "Sorpresa bat izan da"

2009-08-17
16387345
1765