"Etor naiteke"
JaitsiK.- Argi dezagun lehen-lehenik zer den aditz-oina eta zer partizipioa.
N.- Ez da batere zaila. Partizipioa aditzaren forma ez jokatuari esaten zaio; nolabait esateko, aditz osoari. Hau da, hiztegira jotzen badugu, "etorri", "ekarri" edo "lortu" aurkituko ditugu, aditz osoak. Hori da partizipioa.
K.- Alderantziz, aditz-oina aurkitu nahi izanez gero, aski dugu partizipioari azken marka kentzea. Beraz, lehen aipatutakoen aditz-oinak "etor", "ekar" eta "lor" izango dira.
N.- Garrantzitsua da bereizketa hau, izan ere, ahalera, subjuntibo nahiz aginterazko moduetan aditz-oinaren erabilera hobesten da. Ondorioz, ez esan "etorri naiteke", baizik eta "etor naiteke".
K.- Ez esan "ekarri dezagun", baizik eta "ekar dezagun".
N.- Eta ez esan "lortu ezazue", baizik eta "lor ezazue".