"Litekeena"

Jaitsi

K.- Aspaldi honetan "posible da" esanez konpontzen ditugu ia arazo gehienak, baina bada euskaraz ahalera erabiltzeko beste modu bat ere.

N.- Halaxe da. "Posible da" esan beharrean "litekeena da" esan dezakegu, edo, baita ere, "baliteke". Gogoan izan Ruper Ordorikaren "ez da posible, ezin liteke" izeneko kanta.

K.- Eman ditzagun adibide batzuk. Nola esan beste modu batera "hemen ez da posible ikastea"?

N.- "Hemen ez dago ikasterik", edo "hemen ezin da ikasi", edo, baita ere, "hemen ezin liteke ikasi".

K.- Zer esan dezakegu "posible da egitea" esan ordez?

N.- "Egin daiteke", edo "egin liteke", edo "egitea badago".

K.- Azkenik, nola esango genuke "ez da posible uztea"?

N.- "Ezin da utzi".


+ "Egin daiteke", "egin liteke", "egitea badago"

 - "Posible da egitea"

2009-08-17
16387249
10532