"Sendagilearengana joan"
JaitsiK.- Zuzen dezagun gaur bizidunekin egiten den oker bat. Nola esan behar dugu: "sendagilera joan naiz" ala "sendagilearengana joan naiz"?
N.- Sendagilearengana, jakina. Izan ere, euskaraz toki-denborazko kasuetan bi modu ezberdinetara jokatzen dugu: batzuetan, toki kasuetan, "non", "nongo", "norantz", "noraino" eta "nondik" modura; eta besteetan, "norengandik", "norengana", etab. Horregatik bereizten ditugu, adibidez, "menditik etorri" eta "izebarengandik etorri", "dendara joan" eta "sendagilearengana joan".
K.- Egin dezagun, beraz, ariketa bat. "Sendagilera joango naiz bihar".
N.- Gaizki esana, "sendagilearengana joango naiz bihar", edo "sendagileagana joango naiz".
K.- "Medikuan egon naiz".
N.- Esaldi okerra hori ere; "medikuarekin egon naiz" esan beharko genuke, edo "medikuarenean"; "anbulatorioan" egon naizela ere esan dezaket.
K.- Eta "pediatratik nator"?
N.- Ez dago ondo esanda. "Pediatraren kontsultatik nator", edo "pediatrarekin izan naiz" esan beharko genuke.