"Makal ibili"
JaitsiK.- Gauza bat da osasunez makal ibiltzea eta bestea euskaraz ere halaxe ibiltzea. Ez genuke nahi horrelakorik, eta hortixe gaurko ariketa hau.
N.- Nola esango genuke euskara txukunean "bajoia sartu zait", hau da, gaztelaniazko "me ha entrado un bajón"?
K.- Bitarteko bat baino gehiago dugu esaldi horren esanahira biltzeko: "makal" edo "ahul" izenondoak; "makalaldi" edo "ahulaldia" izenak, eta baita "makaldu" edo "ahuldu" aditzak ere. Hortaz, "makal-makal nabil" izan daiteke "bajoia sartu zait" horren ordezko esaldi txukuna.
N.- Beraz, "izugarrizko bajoia sartu zait" esan beharrik gabe, esan dezagun zuk aipatu duzun hori, edota "erabat makalduta nago".