"Baina" eta "baino"

Jaitsi

K.- Lehenik eta behin, esan dezagun "baina" eta "baino" hitzek euskara batuan ez dutela adiera bera hartzen, nahiz eta hainbat euskalkitan bereizketarik ez egin, ahozkoan, behintzat.

N.- "Baina" juntagailuak bi ideiaren arteko kontrakotasuna adierazten du, eta, horrela, bi esaldi lotzeko erabiltzen da. Adibidez: "pertsona ona zen, baina alferra". Hori argitu eta gero, esan dezagun Iparraldean "baizik"-en esanahia hartzen duela, eta Bizkaian, aldiz, "nahiz eta" kontzesiboarena.

K.- Bestalde, "baino" juntagailua erkaketa edo konparazioak egiteko erabiltzen dugu. Esaterako, "beste hura baino hobea da hau". Eta, horrezaz gain, Bizkaian "baizik"-en adiera hartzen du. Adibidez, "hori ez da gorria, zuria baino".

N.- Esanak esan, hona hemen ariketa bat. Zuzena al da euskara idatzian "heldu zen, baino berandu" esatea?

K.- Bada, ez. "Heldu zen, baina berandu" litzateke zuzena.

N.- Eta beste hau: "Xabier Edurne baina alaiagoa da"?

K.- Hori ere ez. Esaldi zuzena beste hau da: "Xabier Edurne baino alaiagoa da".


+ "Heldu zen, baina berandu"

 - "Heldu zen, baino berandu"

2009-08-17
16387192
2276