Nola idatzi "buru"?

Jaitsi

K.- "B-u-r-u" erantzun dezake edonork. Baina, ez da hori kontua. Gaur, idazmenarekin loturiko zalantza bat argitu nahi genuke, hau da, nola idatzi behar diren "atalburu", "sailburu" eta gisa horretakoak. Dena batera, marratxoarekin...?

N.- Hori bakarrik ez. "Buru" aipatu dugun bezalaxe aipa ditzakegu "-aldi", "-gizon", "-orde", "-kume", "-kide" edo "-gune" ere.

K.- Hau da "jaialdi", "elizgizon", "idazkariorde", "katakume", "lankide", "kutxagune", etab. Alegia, nola idatzi hitz horiek guztiak?

N.- Garbi dago hitz horietako bakoitzak bi osagai dituela "atal + buru", "jai + aldi", "eliz + gizon" etab. Bada, Euskaltzaindiak emandako arauari erreparatuz gero, hitz-elkarte bat loturik idatziko dugu —marrarik gabe, alegia—, bigarren osagaia aipatu horietako bat baldin bada. Beraz, hitz horiek guztiak —"batzordeburu", adibidez—, lotuta, inolako marratxorik gabe idatziko ditugu.

K.- Salbuespenik gabe?

N.- Ez. Salbuespen bakarra hitzaren lehen osagaia luzea denean daukagu. Alegia, "administrazio-buru" idatzi behar badugu, edo "lehendakari-gai",  hasierako bi hitz horiek luzeak direlako, "administrazio-buru" idatziko dugu (administrazio + marratxoa + -buru), eta berdin, "lehendakari-gai" (lehendakari + marratxoa + -gai).


+ "Administrazio-buru"

- "Administrazioburu"

2009-08-17
16387173
2183