"Goazen!"
JaitsiK.- Euskaraz agintera egiteko modurik errazena aditza bere horretan erabiltzea da. Adibidez: "lasai egon", "ez esan hori", etab.
N.- Era berean, gauza bera esan genezake aditz laguntzailea jarrita. Esaterako: "lasai egon zaitez" edo "ez ezazue hori esan!"
K.- Dena dela, badira aginterazko aditz-forma batzuk izugarri erabiltzen direnak. Ikus ditzagun usuen erabiltzen diren batzuk: "zatoz" edo "zatozte hona!"...
N.- "Zoaz" edo "zoazte bakarrik!"...
K.- "Goazen elkarrekin"...
N.- "Datorrela bera!"...
K.- Hau esanik, "goazen" forma azpimarratu nahi dugu gaur, batzuek "goazen" esan ordez "goaz" esaten baitute, gaizki esanda, jakina. Beraz, "goaz etxera!" esan beharrean?
N.- "Goazen etxera!".
K.- "Goaz hemendik!" esan ordez?
N.- "Goazen hemendik!".