"Saltseroa"
JaitsiK.- Ez al dizute inoiz esan, entzule, "saltsero halakoa, saltsero galanta zu!"?
N.- Bai, baina ez preseski sukaldari ona izateagatik, baizik eta saltsa eta nahasmenduren batean sartuta ikusi nautelako, beharbada.
K.- Alegia, "perejil de todas las salsas" zarela uste eta?
N.- Horixe bera. Baina aipatu duzun esamolde hori euskaraz eman nahi izanez gero, badaukagu non aukeratu, adibidez: "saltsa guztien lapiko izan", "eltze guztietako zalea", edo "lapiko guztietako burruntzalia".
+ "Saltsa guztien lapiko izan", "eltze guztietako zalea", "lapiko guztietako burruntzalia"
- "Perejil de todas las salsas"