Esperantza

Badu hitz honek adiera bat oso bitxia dena, eta kirolean erabiltzen dena. Xabier Euskitzek ETB 1eko pilota-emanaldietan esaten du batzuetan, eta Ipar Euskal Herrian usuago erabiltzen da: "Gonzalezek 2- Xalak esperantza", edo bestela esanda: "Gonzalezek 2 - Xalak 0". Esperantzak horixe esan nahi du: zero, huts. Izan ere, pilotaririk txarrenak ere beti du tantoren bat egiteko esperantza.




2009-10-12
16386121
1119