- Bihar bederatziak laurden gutxiagotan etorriko da autobusa zuen bila. Hementxe duzue ibilbidea, erabat azalduta, eta egingo ditugun ordutegiak. Garaiz ibiltzea oso garrantzitsua da aurreikusita dagoena bete ahal izateko. Jaka bat ere hartu behar duzue, hozten badu edo. Galderaren bat?
- Bai, nik, hemen... jakin nahiko nuke ordaindu dugunaren barruan dena sartzen den, hau da, jokoetarako sarrerak, otorduak...
- Sarrerak, bai. Bazkaria, menua bada, ere bai. Aparteko ezer eskatuz gero, zeuek ordaindu beharko duzue. Garbi al dago?