- Egun on, zer gertatzen zaizu?
- Bizkarreko minez nago.
- Erantzi berokia eta etzan zaitez hemen. Orain altxa zaitez, zutik jarrita, ahalik eta tenteen jarri eta poliki-poliki ibili. Oso ondo, jantzi zaitezke.
- Larria al da, sendagile jauna?
- Ez du ematen. Denbora asko ematen al duzu eserita?
- Bai, publizista naiz eta egun osoa ematen dut ordenagailu aurrean.
- Eserita zaudenean, bizkarra zuzen, ukalondoak mahaiaren altura berean eta bi oinak euskarri baten gainean jarrita eduki beharko zenituzke. Hala egiten al duzu?
- Gogoratzen naizenean bakarrik.
- Gaizki egina. Ariketa fisikoa egitea ere komeniko litzaizuke, adibidez, igeriketa; pentsatu behar duzu urteak ez direla alferrik igarotzen. A! eta noizean behin masajistarengana joatea gomendatzen dizut.