- Zer jarriko dizut?
- Kilo-erdi azenario nahi dut.
- Besterik?
- Bi kiwi, mesedez.
- Nolakoak nahi dituzu?
- Nahiko helduak, ahal bada.
- Zer moduzkoak iruditzen zaizkizu hauek?
- Oso onak, eskerrik asko.
- Besterik nahi al duzu? Begira zein letxu ederrak!
- Zenbatean daude?
- Euro bat bakoitzak.
- Ez, eskerrik asko, beste egun batean. Ba al duzu tomaterik?
- Ez, sentitzen dut. Bukatu egin zaizkit.
- Eta tipularik?
- Ezta, ez zait alerik ere geratzen.
- Ez du axola. Zenbat da?
- Hiru euro.
- Tori, ba al duzu hogeiko kanbiorik?
- Bai, honekin bost, gehi hamabost, hogei. Nahi al duzu zorro bat?
- Ez, badut. Eskerrik asko.
- Agur, egun ona izan.