- Arrieta Jauna... birpasatuko al dugu agenda? Ostiralean joango zara Bilbora.
- Ostiralean? Ostegunean joan behar nuela uste nuen.
- Osteguna jai-eguna da.
- Egia da! Ez nintzen gogoratzen.
- Ikus dezagun. Hiruretako hegaldirako txartelaren erreserba egin dut.
- Hain goiz?
- Ba, badakit ez dagoela tarte handirik, baina garaiz bazkaltzen baduzu, uste dut arazorik gabe iritsiko zarela.
- Arrazoi duzu, gainera, taxi batean hamar minututan iritsiko naiz aireportura.
- Halaxe da. Segi dezagun... Bilbora lauretan iritsiko zara eta Perrier Jaunak hirigunean itxarongo zaitu laurak eta laurdenetan. Bostetan, lantegiko bisita dago aurreikusita eta zazpietan itzultzeko hegaldia.
- Horrela, bederatzietan etxean lasai afaltzeko aukera izango dut.