- Eskatu al duzue?
- Oraindik ez.
- Zer nahi duzue?
- Zer da marmitakoa?
- Atuna eta patata egosiak dituen platera da, gure espezialitateetako bat da.
- Niretzat, orduan, marmitakoa.
- Nik alkatxofak nahi ditut.
- Barkatu, baina ez daude, orain ez da garaia.
- Har ezazu entsalada, neska.
- Bai eta bigarrenerako xerra nahi dut.
- Entsalada bat eta xerra, nola nahi duzu, gutxi egina, egina...
- Oso egin, mesedez.
- Eta zuk, zer nahi duzu bigarrenerako?
- Ganbak plantxan, zenbat datoz?
- Sei ganba datoz, ez dira oso handiak.
- Ondo da.
- Eta edateko?
- Etxeko ardo zuria, botila bat eta ur naturala, mesedez.
- Oso ondo.