- Mota:
Jogurt grekoa mangoarekin
OSAGAIAK:
- 8 galleta (digestive tankerakoak)
- 60 g gurin
- 500 g jogurt greziar (4 jogurt)
- 80 g azukre birrindu
- Mango bat
- Laranja erdi baten zukua
- Mendafin adaxka batzuk.
NOLA PRESTATU:
Osagaiak binaka nahasiko ditugu eta ondoren ontzian jarriko ditugu ordena jakin batean:
Lehendabizi galletak birrindu. Ondoren gurina urtu eta galletekin nahasi.
Jogurt greziarra eta azukrea nahasi.
Mangoa zatitu, eta laranja erdiaren zukuarekin irabiagailuan nahasi.
Osagaiak hiru multzo horietan prest ditugunean ontzietan banatuko dugu honela:
Lehendabizi, galleta eta gurin nahaskia jarriko dugu ontziaren hondoan.
Haren gainean jogurta jarriko dugu, azukre birrinduarekin nahasita.
Azkenik mangoa eta laranja zukuaren nahaskia botako dugu gainean.
Mendafin hostoa gainean jarrita emango diogu azken ukitua.
Ondoren hozkailuan eduki pixka batean, eta kito.
On egin!
Irudia: Ikasbil