• Egilea: Cristina Chaves (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Mota: Haragiak-hegaztiak

Haragia tomatearekin

OSAGAIAK:

- Tipula bat
- Piper gorri bat 
- Piper berde bat 
- Gatz pixka bat
- Bi goilarakada olio
- Tomate pote bat 
- Kilo bat haragi (zati txikiak)
- Hiru baratxuri 
 

NOLA PRESTATU:

Lehenengo tipula eta piperrak moztu. Ondoren, zartaginean olioa, tipula, piper gorria eta piper berdea jarriko eta frijituko ditugu hamar minutuz eta gatza pixka bat ere botako diogu. Bitartean, baratxuria eta haragia zatitu. 
Barazkiak frijitzen direnean, haragia eta gatz pixka bat gehitu eta dena frijituko dugu hamabost minutuz su motelean. Gero, tomate birrindua gehitzea gomendatzen dut eta ordubetez guztia elkarrekin egosi.

Oso goxoa da. 

Irudia: Rita und mit, Pixabay


A2
2023-03-09
30185548
1185