• Egilea: Angelica Duque (Eibako Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Mota: Postreak

Banana-olo integral krepa

OSAGAIAK:

- Bi banana
- Katilu bat olo integral
- Baso erdi ur
- Bi arrautza
- Kanela-hauts pixka bat

 

NOLA PRESTATU:

Hasteko, bi banana zuritu eta txikitu. Bi arrautzak ontzian bota.
Ondoren bananei gehitu katilu bat olo integral, baso erdi ur eta kanela-hauts pixka bat.
Osagai guztiak ongi irabiatu.
Bukatzeko, zartagina berotu eta orea sutan egin, buelta eta buelta, eta kito, jateko prest!

 

Irudia: Rita und mit, Pixabay


A1
2023-03-14
30185518
1777