• Egilea: Carmen Juez (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)

Bakailaoa "Club Ranero" eran

OSAGAIAK:

- Kilo bat bakailao 
- 20ml oliba-olio
- Bi baratxuri
- Bi piper berde
- Tipula bat
- Hiru tomate
- Perrexil pixka bat
- Gatz pixka bat
 

NOLA PRESTATU:

Lehenik eta behin, lapikoa sutan ipini, oliba-olioa bota, zuritu eta xerratu baratxuriak eta guztia lapikora bota..
Baratxuria gorritu ondoren, lapikoa sutatik kendu eta bost minutuz hozten utzi.
Lapikoa berriro sutan ipini eta bakailaoa bi aldeetatik egin. Pil-pila ondo egiteko, lapikoa mugitu eta perrexil pixka bat gehitu.
Zartagina sutan ipini eta bota hiru koilarakada oliba-olio, tipula xerratu eta gorritzen utzi.
Jarri gainean bakailaoa, piper berdeak txikitu eta frijitu. Amaitzeko, tomatea gehitu.

Irudia: ETB (Sukalerria)


A2
2023-03-07
30181658
1128