- Egilea: Ramón San Román (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
Sagar-pastela
OSAGAIAK:
- 2Kg sagar
Oinarria egiteko:
- 3 koilarakada azukre
- 3 koilarakada irin
- 2 koilarakada gurin
- 2 arrautza
- Laranja azal birrindua
Krema egiteko:
- Litro bat esne
- 200gr irin
- 200gr gurin
- 3 arrautza
- Limoi azal birrindua
NOLA PRESTATU:
Lehenengo oinarria egingo dugu. Mahai baten gainean, irina eta gurina nahastuko ditugu, ondoren azukrea, arrautzak eta laranja-azala gehitu eta orea egin. Tarta-moldea gurinarekin igurtzi eta orea moldean jarri.
Segidan, krema prestatuko dugu. Zartaginean gurina urtu, irina gehitu eta 10´ sutan edukiko dugu. Esne beroa erantsi. Azukrea eta arrautzak gehitu eta 10´ egosiko dugu.
Krema hoztu bitartean sagarrak zutitu eta zatituko ditugu. Krema hotz dagoenean moldera bota eta sagar zatiak gainean jarri (lore itxura eman). Azukrea gainera bota eta labean sartuko dugu 180ºtan 30´.
Irudia: Irina, Pixabay