- Egilea: Rebeca Rodriguez (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
- Mota:
Kalabazin-krema
OSAGAIAK (4 pertsonentzako)
- 2 kalabazin
- Patata 1
- Tipula txiki 1
- Baratxuri ale 1
- Oliba-olioa
- Ura (edo barazki salda)
- Gatza
- Gazta txikiak
NOLA PRESTATU:
Hasteko, tipula txikitu eta lapiko batean frijituko dugu oliba-olioarekin, su motelean. Nahi badugu, baratxuri ale bat gehituko dugu.
Tipula frijitu bitartean, kalabazinak garbituko eta moztuko ditugu eta patata ere zurituko eta zatituko dugu.
Tipula prest dagoenean, kalabazina eta patata gehitu eta 10 minutuz frijitu.
Segidan, ura bota (edo barazki salda) eta 20 minutuz sutan utzi.
Irabiagailuarekin guztia ongi irabiatu eta gozoago egoteko, irabiatu bitartean, gomendagarria da gazta txiki pare bat gehitzea.
Azkenik, krema probatu eta, nahi badugu, gatza bota.
Irudia: Doris Jungo, Pixabay