
- Egilea: Eduardo Tubia (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
- Mota:
Arroza abakandoarekin
OSAGAIAK:
- Abakando bat
- Piper berde eta gorri erdia
- Tipula laurden bat
- 100 ml. olio
- Arrain starlux bat
- 300 gramo arroz
- Lata bat tomate birrindu
- Litro bat ur
NOLA PRESTATU:
Ura berotzen jarri eta, berotutakoan, gatza, olio pixka bat eta starluxa gehitu eta, gutxi gorabehera, bost minutuz egosi.
Hori egin ondoren, abakandoaren buru erdia gehitu.
Paella-ontzian piperrak eta tipula xehatua frijitzen jarri eta behin frijitu direnean, tomatea gehitu eta 6-8 minutuz egosi.
Arroza eta ura gehitu eta su ertainean 8 minutuz egosi. Ondoren, su altuan 7 minutuz utzi.
Abakando xehetua gehitu eta su ertainean hiru minutuz eduki.
Amaitzeko, laga 5 minutuz egonean. On egin!
Irudia: cascaras, Pixabay