• Egilea: Yenny CCalli (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Mota: Arrainak-itsaskiak

Ceviche-a

OSAGAIAK:

- Kilo erdi legatz
- Kilo bat limoi
- Tipula bat
- Zilantro adaxka bat
- Piper hori bat (mina)
- Bi ale baratxuri
- Gatz pixka bat
 

NOLA PRESTATU:

Lehenik eta behin, limoi zukua egin eta gorde.  Ondoren arraina karratutan moztu eta ontzi batean ipini.
Tipula ere fin-fin xerratu eta baratxuria zapaldu.
Jarraian arraina, baratxuria eta tipula nahasi.
Ondoren limoi-zukua eta gatz pixka bat bota.
Azkenik piper horia txikitu eta gehitu. Guztia hozkailuan utzi.

Zerbitzatu baino lehen, batata, uraza eta artoa gehitu. 

 

Irudia: Aldana Malpartida, Pixabay


A2
2023-02-28
30171869
1158