
- Egilea: Juan Ramon Ulazia (Eibako Udal Euskaltegiko ikaslea)
- Mota:
Pistoa gipuzkoar eran
OSAGAIAK:
- 200gr urdaiazpiko ondu
- 2 tipula
- 2 piper berde
- 2 piper gorri
- 2 pipermorro
- 2 tomate
- 4 arrautza
- 2 baratxuri ale
- Olioa
- Gatza
- Perrexila
NOLA PRESTATU:
Lapikoan olioa bota, tipula gorritu eta txikitutako piper berdeak, piper gorriak, pipermorroak, tomatea eta bi baratxuri aleak gehitu.
Ondoren, urdaiazpiko ondua txikitu eta gehitu.
Utzi dena su oso baxuan, hamabost minutuz. Gehitu arrautzak, estali eta hiru minutu utzi egin arte. Amaitzeko, bi minutuz gratinatu eta perrexilarekin zerbitzatu.
Irudia: Ruben Calvo, Pixabay