
- Egilea: Lio Sotolongo, Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea
- Mota:
Olivie entsalada
OSAGAIAK
- Lau patata
- Azenario bat
- Lau arrautza
- 300g urdaiazpiko egosi
- Lau luzoker edo pepino (ozpinetan)
- Edalontzi bat ilar
- Maionesa
- Perrexil sorta bat
- Gatz pixka bat
- Piper beltz hautsa
NOLA PRESTATU:
Hasteko, arrautzak 5 bat minutuz egosi. Bitartean, barazkiak garbitu eta egosten jarri (patatak eta azenarioak).
Guztia egosi ondoren, hozten utzi. Barazkiak eta arrautzak txikitu eta gehitu luzokerrak, urdaiazpiko egosia eta ilarrak.
Amaitzeko, osagai denak lapikoan ipini eta gehitu maionesa, gatza eta piper betz hauts pixka bat.. Perrexila txiki-txiki egin eta gehitu hori ere. Guztia ongi-ongi nahasi eta platerean txukun jarri.
Irudia: Trang Pham, Pixabay