• Egilea: Kultur Atelier
  • Mota: Pastak eta arroza Entsaladak

Pasta-entsalada ziazerbekin

Entsaladak beti dira laguntza handiko platerak, barietatea handia delako, eta jende gehienak gustuko duelako. Gaur, pasta-entsalada dugu, espinakekin.

Osagaiak, lau lagunentzat:
  - Pasta (400 g)
  - Ziazerba-sorta bat
  - Oliba beltzak (50 g)
  - Parmigiano gazta (40 g)
  - Ozpina
  - Piper-hauts beltza
  - Oliba-olioa
  - Gatza


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo denoi! Gaur, errezeten atalean pasta-entsalada prestatuko dugu ziazerbekin. Errezeta freskoa eta erraza. Has gaitzen!

Behar ditugun osagaiak, ondoko hauek dira: pasta, ziazerba-sorta bat, oliba beltzak, Parmigiano gazta, ozpina, piper-hauts beltza, oliba-olioa eta gatza.

Hasteko pasta egosiko dugu. Horretarako, lapiko batean ura eta gatza berotuko ditugu su bizian. Irakiten hasten denean pasta botako dugu. Koilara baten laguntzaz pastari birak emango dizkiogu.

Zazpi bat minutu nahikoa izango dira pasta egosteko. Egosita dagoenean pasta lapikotik aterako dugu.

Jarraian ziazerbak zatitu egingo ditugu. Askorentzat espinaka izenez ezagunagoa izango da ziazerba. Juliana eran moztuko ditugu.

Ondoren Parmigiano gazta hartuko dugu eta karratu-forman moztuko dugu. Olibak ere zati txikitan moztuko ditugu.

Osagai guztiak prest daude. Orain platera zerbitzatzeko prestatuko dugu. Plateraren erdian pasta ipiniko dugu eta gainean juliana eran moztutako ziazerba jarriko dugu. Karratu-forman moztutako Parmigiano gazta eta olibak ere pastaren gainean jarriko ditugu. Amaitzeko, oliba-olioaren eta ozpinaren zurrustada bat botako diogu, eta piper-hauts beltz pixka bat ere bai.

Hauxe gure gaurko errezeta, freskoa eta osasuntsua. On egin!

A2
2022-03-22
29298663
00:02:49
1351