• Egilea: Kultur Atelier
  • Mota: Pintxoak eta tortilak

Sandwich mistoa

Prestatzeko erraz-erraza da errezeta hau: sandwich mistoa. Minutu gutxian eginda eta jateko prest izango dugu, denbora gutxi dugunerako, beraz, aproposa.

Osagaiak, lau lagunentzat:
  - Moldeko ogia
  - York urdaiazpikoa (100 g)
  - Gazta (100 g)
  - Gurina (5 g)
  - Oliba-olioa


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo denoi! Gaurko errezeten atalean errezeta erraz eta azkar bat prestatuko dugu, minutu gutxitan prestatzeko aukera ematen duena: sandwich mistoa. Denbora gutxi duzunerako aproposa.

Hasteko zein osagai behar ditugun esango dizuet: moldeko ogia, York urdaiazpiko-xerrak, gazta-xerrak, gustukoen duzuena erabil dezakezue, eta gurina.

Lehenik eta behin zartaginaren hondoa gurinarekin igurtziko dugu eta su ertainean edukiko dugu minutu pare batez.
Behin zartagina ondo berotuta dagoenean, gurina iluntzen hasi aurretik, moldeko ogi-xerrak jarriko ditugu bertan. Bost bat minutuz ogia ongi txigortu arte utziko dugu.

Ogia txigortu dugu eta bero dago, orain, osagaiak jartzen hasiko gara. Lehenik eta behin, York urdaiazpiko-xerrak eta, jarraian, gazta-xerrak. Amaitzeko, oliba-olioaren zurrustada bat botako dugu.

Platera mahaiara ateratzeko moduan dago.

Itxura bikaina du honek. On egin!

A2
2022-03-08
29252684
00:01:48
490