• Egilea: Conchi Canado (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Mota: Pastak eta arroza

Makarroiak tomate frijituarekin

Osagaiak (4 lagunentzat):

400 g makarroi
250 ml tomate frijitu
250 ml esnegain
2 txorizo
2 arrautza
150 g hirugihar
gatza
olioa
litro erdi ur

Nola egin:

Ura lapikoan ipini eta berotu, gatza bota.
Urak irakin ondoren, bota makarroiak eta egosi 15 minutu.
Ura kendu eta hozten utzi.
Txorizoa eta hirugiharra txikitu.
Segidan, zartaginean olioa bota eta frijitu txorizoa eta hirugiharra.
Gero, tomatea eta esnegaina gehitu.
Txikitu arrautza egosia eta nahasketari gehitu.
Dena batera berotu.
Bukatzeko, bota makarroien gainean eta on egin.


A2
2022-03-04
29244804
472