- Egilea: Rebeca Rodríguez (Eibarko Udal Euskaltegia)
- Mota:
San Blas opilak
Osagaiak:
500 g irin
5 g legamia
250 g azukre
3 arrautza
anisaren esentzia
150 g gurin
2 arrautza-zuringo
350 g azukre-hauts
Nola egin:
Hasteko, jarri irina katiluan. Segidan, gehitu legamia, azukrea, gurina, anisaren esentzia eta arrautzak, eta ondo nahastu. Jarraian, mahaian zabaldu orea (3 opil). Gero, atzamar puntekin ertzari atximurka egin eta sartu labean. Opilak labean egon bitartean, zuringoa elur-punturaino irabiatu. Ondoren, gehitu poliki-poliki azukre-hautsa eta nahastu. Atera opilak labetik eta hozten utzi baino lehen, zabaldu estaldura gainean.