• Egilea: Kultur Atelier
  • Mota: Postreak

Sagar-konpota

Sagarra etxe gehienetan ohiko fruta da; oso osasuntsua da, zuntza, bitaminak, antioxidatzaileak eta mineralak dituelako. Errezeta askotan erabiltzen da.

Osagaiak, lau lagunentzat:
  - Sagarrak (1 kg)
  - Azukrea (5 g)
  - Ura
  - Kanela-makila


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo denoi! Gaurko errezeten atalean sagarra izango dugu protagonista.

Sagarra sukalde gehienetan ohiko fruta da; oso osasuntsua da, zuntza, bitaminak, antioxidatzaileak eta mineralak dituelako. Balio nutritibo altua du.

Guk gaur sagar-konpota prestatuko dugu.Has gaitezen!

Sagar-konpota egiteko ondoko osagaiak behar ditugu: sagarrak, azukrea, ura eta kanela-makila.

Lehenengo eta behin, sagarrak garbitu eta zurituko ditugu, eta bihotza kenduko diegu. Sagarrak azalik eta hazirik gabe egosi behar dira.
Behin sagarrak zurituta eta haziak kenduta, zati txikietan moztu eta lapiko batean jarriko ditugu.

Hurrengo urratsa azukrea botatzea da: Lapikoan dauden sagarrei bi koilarakada azukre botako dizkiegu. Ondoren, kanela-makila gehituko dugu lapikora.  

Jarraian ura gehituko dugu, sagarrak estaltzeko adina, eta lapikoari tapa jarriko diogu. 30 minutuz egosiko ditugu sagarrak su baxuan, biguntzeko. Konpota egiteko sagar-zatiak bigunak izatea garrantzitsua da. Kontuan hartu behar da sagar mota batzuek denbora gehiago behar dutela biguntzeko beste batzuek baino.

30 minutu igaro dira eta sagarrak egosita ditugu. Denbora batez hozten utziko ditugu.

Ondoren, irabiagailu batekin, sagar-zatiak birrinduko ditugu, pure baten antzera leun eta homogeneo geratzeko.

Sagar-konpota prest dago, orain platera zerbitzatzeko prestatuko dugu. Horretarako, konpota plateraren erdian jarriko dugu, eta gainean kanela-makila bat jarriko dugu.

Hauxe gure gaurko errezeta, merkea, osasuntsua eta erraza! On egin!

A2
2021-12-07
28960730
00:03:05
562