• Egilea: Kultur Atelier

Legatza plantxan barazkiekin

Gaurko errezeten atalean arraina izango dugu: legatza. Era askotara prestatu daiteke, baina gaur plantxan egingo dugu, eta osagarri gisa barazkiak jarriko dizkiogu.

Osagaiak, lau lagunentzat:

    - Lau legatz-xerra
    - Ziazerba-sorta bat
    - Lekak (250 g)
    - Hamabi baratxuri fresko
    - Bi tipulin
    - Oliba-olioa
    - Gatza

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo denoi! Gaurko errezeten atalean legatza izango dugu protagonista. Legatza arrain zuria da, gantz gutxikoa, oso osasuntsua eta zapore leunekoa, eta hainbat eratara presta daiteke. Guk, gaur, plantxan prestatuko dugu eta, osagarri, barazkiak izango ditugu.

Hasteko, zein osagai behar ditugun esango dizuet: lau legatz-xerrak, ziazerbak, lekak, baratxuri freskoak, tipulinak, oliba-olioa eta gatza. Has gaitezen!

Lehenik eta behin, baratxuri freskoak garbituko ditugu. Lapiko batean olio-zurrustada bat jarri eta su motelean edukiko ditugu 20 minutu inguru.

Jarraian, lekak garbitu eta juliana eran moztuko ditugu. Hauek 15 minutuz uretan egosten edukiko ditugu, gatz apur batekin.

Tipulinak hartuko ditugu orain. Juliana eran moztu eta, zartagin batean olio-zurrustada bat bota ondoren, su bizian edukiko ditugu 10 bat minutuz. Hamar minutu horiek igarota, ziazerba-sorta gehituko dugu, baita aurrez egosi ditugun lekak ere. Pare bat minutu nahikoak izango dira su bizian.

A2
2021-06-15
28352641
00:04:23
2565