• Egilea: Kultur Atelier
  • Mota: Barazkiak

Ahuakate-tosta

Ahuakatea modako fruitua da, produktu onuragarria, haren koipeak gizentzen ez duelako. Urre berdea ere deitzen diote zenbaitek.

Osagaiak, lau lagunentzat:

    - Zereal-ogia
    - Bi ahuakate
    - Bi tomate
    - Intxaurrak
    - Gazta-zati bat
    - Ziazerba-sorta bat
    - Gatza
    - Oliba-olioa


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kaixo denoi! Gaurko errezeten atalean ahuakate-tosta bat prestatuko dugu. Ahuakatea modako fruitua da, produktu onuragarria da, haren koipeak gizentzen ez duelako. Urre berde gisa ere ezagutzen da. Gaur prestatuko dugun tosta osasuntsua eta koipe gutxikoa da.

Hasteko, zein osagai behar ditugun esango dizuet: zereal-ogia, ahuakatea, tomatea, intxaurrak, gazta-zati bat, ziazerba-sorta bat, gatza eta oliba-olioa. Has gaitezen!

Lehendabizi, ahuakatea hartuko dugu, azala kenduko diogu eta erditik moztuko dugu. Koilara baten laguntzaz, hezurra kendu egingo diogu, eta, gero xaflatan moztuko dugu. Tomatearekin antzeko zerbait egingo dugu: azala kendu eta xaflatan moztuko dugu.

Jarraian, intxaurrak aletu eta gorde egingo ditugu, eta gazta-zatiari azala kendu ondoren, karratu forman moztuko dugu. Amaitzeko, ziazerba-hostoak juliana finean moztuko ditugu.

Tostan jarriko ditugun osagai guztiak prest daude. Azken urratsa eman baino lehen, zereal-ogia bi zatitan moztuko dugu eta txigortu egingo dugu.

Zereal-ogia beroa dago. Orain, osagaiak jartzen hasiko gara. Lehenik eta behin, ahuakate xaflak; ondoren, tomatea eta gatz apur bat. Jarraian, gazta-dadotxoak, intxaur-aleak eta julianan moztutako ziazerba jarriko ditugu. Amaitzeko, oliba-olioaren zurrustada bat botako diogu.

Platera mahaira ateratzeko moduan dago.

Itxura bikaina du honek. On egin!

A2
2021-06-01
28308627
00:03:49
2659