• Egilea: Karolina Moreno  (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Mota: Haragiak-hegaztiak Barazkiak

Montuca

Osagaiak:  

    36 artaburu bigun.  

    2 piper, txikituta. 

    1 kg txerri-haragi.  

    2 koilarakada saltsa *ingelesa*.  

    1 tipula, txikituta.  

    1 koilarakada tipula-hauts. 

    1 koilarakada kumino-hauts.  

    2 laranja garratzen zukua.  

    Gatza Piper-hautsa.  

    “Achiotea” (Ameriketako pigmentu bat da).  

    Artaburu-hostoak.  

    Olioa. 

 

Nola egin:  

    Hasteko zuritu artaburu bigunak eta aletu; segidan ehotu, eta egin orea.  

    Txikitu haragia eta gehitu tipula-hautsa, piperrak, piper-hautsa, “achiotea”, laranja-zukua, kuminoa eta gatza.  

    Frijitu su motelean 30 minutuz.  

    Ondoren, jarri katilu bat ore bi artaburu-hostoren gainean, eta jarri erdian. 

    Batu oso ondo. 

    Egosi lapikoan ur nahikorekin.  

    Berehala jan.