- Egilea: Aritz Beckmann (Eibarko Udal Euskaltegia)
- Mota:
Intxaur-saltsa
Osagaiak (4 lagunentzat):
250 g intxaur zuritu.
Litro erdi esne.
Litro erdi esnegain urtu.
250 g azukre.
Kanela-zotz bat.
Nola egin:
Lehenik, intxaurrak zuritu eta zanpatu.
Ondoren, kanelarekin esnea eta esnegaina egosi.
Kanela-zotza atera. Intxaurrak eta azukrea gehitu.
Egosi su motelean 25 minutuz.
Krema arin bat egin arte egosi.
Amaitzeko, atera eta ontzietan ipini. Hotz zerbitzatu.
2021-01-27
27914677
1227