• Egilea: Sofía Coronel (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Mota: Postreak

Flana

Osagaiak:  

    600 ml esne.  

    125 g azukre.  

    4 arraultza.  

    Bainila.  

    2 koilarakada azukre.  

    Ur pixka bat.  

 

Nola egin:  

    Nahi izanez gero (zapore hobea izan dezan) esnea bainilarekin egosi pixka bat, zaporea hartzeko.  

    Hozten utzi. Bestela, esne hotza erabili zuzenean.  

    Esneari azukrea (125 g) eta arraultzak gehitu.  

    Nahastu, baina saiatu bitsa ez ateratzen.  

    Zartagin batean azukrea jarri eta ur pixka bat gehitu (bustitzeko adina, baina ez gehiago).  

    Sua topean jarri eta etengabe nahastu koilara batekin, karamelua egina egon arte.  

    Karamelua egina dagoen momentuan, ontzietara bota (pixka bat ontzi bakoitzean).  

    Arraultza, esne eta azukre nahasketa ontzietara bota.  

    Labean egin 160 ºC-an , 30-40 minutu Maria bainuan.  

    Egina dago dar-dar egiten dutenean, baina likidorik egon gabe.