- Mota:
Sagar pudinga
OSAGAIAK:
- 2 sagar
- 100 gramo azukre
- 125 gramo esnegain
- 5 arrautza
NOLA PRESTATU
Puding-a egiteko eman beharreko pausoak audioan entzungo dituzu.
Irudia: Sima Biswas, Pixabay
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
SUKALDARIA: Beno, egingo dugu, sapar puding bat egingo dugu.
ESATARIA: Sagar pudinga.
S: Saltsa berezi batekin. Gero esplikatuko dut. Beno, horretarako hartuko ditugu pare bat sagar. Pare bat sagar. Txikiak baldin badira 3 hartuko ditugu. Zurituko dugu sagarra, bihotza kendu, eta ba 4 bat zatitan edo ebakiko dugu sagarra. Esan dut: handiak izango balira ba 8 zatitan, e!, laurdenetan ebakiko genduke [genuke], sagarra. Hauekin egingo duguna, zartagin batean jarriko ditugu, mantekila puskatxo batekin, eta azukre pixkatekin [pixka batekin]. e?
E: Mantekilarekin...
S: Bai.
E: Zartagian [zartaginean] jarri, azukre pittin batekin.
S: bai. Mantekila... Goilarakada bat mantekila botako dugu, eta beste giolarakada pare bat...
E: azukre
S: botako diogu, e? Eta utziko dugu pixkat [pixka bat] egosten. Konturatuko gara sagarrak ura askatuko digula eta pixkat [pixka bat] egosten, denbora askorik ez. Beste alde batetikan [batetik] zer egingo dugu? Ontzi batean jarriko ditugu bost arraultz, jarriko ditugu 125 bat gramo nata edo gurina...
E: 5 arraultz, 125 gramo nata, edo gurina esan duzu?
S: Ez. Gurina ez. Nata.
E: Nata, ez?
S: Bai.
E: Bale. Bale.
S: Nata. Eta jarriko ditugu beste 100 bat gramo azukre.
E: Eta 100 gramo azukre.
S: Bai.
E: Bale.
S: Eta horiek ondo nahastuko ditugu.
E: Konforme.
S: Beste alde batetikan [batetik] beharko duguna da molde bat, flanak egingo bagenitu bezala?
E: Bai.
S: Molde rektangular bat beharko dugu. Edo bizkotxoak egiten dituguna (sic). Azpian jarriko dugu base karamelizatu bat. Horretarako egingo duguna da ba azukrea urtu, eta bertara botako dugu. Eta orduan egingo duguna da ba nahastuko dugu zartagian [zartaginean] gelditu den [diren beharko luke], sagar horiek arraultzekin, ondo nahastuko ditugu, arrak (?) hautsi gabe, noski.
E: Arraultzak eta nata eta ...
S: Bai. Osagai guztiak nahastuko ditugu.
E: Denak nahastuko ditugu.
S: Eta sartuko dugu molde rektangular hortan [horretan].
E: Um! Um!
S: Eta sartuko dugu labera. Labera sartu dugu ez denbora oso altuan (sic), baizik eta igual 150 bat gradutan. Gutxi gorabehera. Labean sartu eta orduan egingo dugu flan bat izango balitz bezala, e, jostorratza sartu, eta ikusten dugunean jostorratza, lehorra ateratzen dela, ja flana presto, sagar puding hori prest edukiko genuke. Beharko ditugu gutxi gorabehera 35 bat minutu, gutxi gorabehera beharko ditu.
E: Um!
S: Beno, hori prest dugunean, sartuko dugu hozkailura. Hozkailuan sartu, hozkailutikan [hozkailutik] atera behin hotza dagoenean. Eta egingo duguna, ba xerretan, xerra ez oso finak, baizik eta lodi samarretan moztu, eta bakoitzarentzako portzioa egin. Leno [lehenago] aipatu dudan saltsa, joder, kasualitatea, atzo lagun batekin afaltzen eta abar. Eta egin zuen saltsa bat azkar, azkar-azkar; zera zen: bainilazko helatu bat urtzen utzi zuen, eta izan zen konbinazio oso berezia holako [horrelako] sagar puding batentzako, ez? Natilla batzuk edo hasi beharra egiten, eta denbora behar dugu. Beida [begira], izozki bat urtutzen [urtzen] utzi, eta oso ondo etorriko zaigu ba aipatu dugun e zera, e, sagar puding honentzako, e.
E: Um! Um!
S: Hola [horrela], lan askorik hartu gabe.