Sagar-konpota
OSAGAIAK (4 lagunentzako)
- Kilo bat sagar
- Hamar koilarakada azukre
- Ura
NOLA PRESTATU:
Lehenengo, zuritu egingo ditugu sagarrak, haziak kendu eta zati txikiak egin. Ondoren, ontzi batean jarriko ditugu, eta hamar koilarakada azukre nahastuko dizkiogu. Gero, ura bota, guztia tapatu arte. Ontzia sutan jarriko dugu, eta bertan utzi sagarrak biguntzen diren arte. Ondoren, hozten utziko dugu.
Konpota mementoan jateko asmorik ez badaukagu, kristalezko ontzi batean sartzea komeni da. Leku fresko batean gordeko dugu, eta argitatik babestuta badago, hainbat astetan eduki dezakegu bertan.
Irudia: photosforyou, Pixabay.