• Mota: Zopak

Kalabaza-zopa

OSAGAIAK

- Kilo erdi-bat kalabaza

- 4 goilarakada oliba-olio

- Tipulin txiki bat (50 gramo)

- Litro erdi bat oilo-salda edo ura

- Goilarakada 1 gurin

- Jogurt natural erdia

- Gatza

- Piper-hautsa

 

NOLA PRESTATU:

Zopa gozo hau prestatzeko pausoak audioan dauzkazu entzungai.

 

Irudia: Rita und mit, Pixabay


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Behin hori esanda, Zalakain jauna… 

Igor Zalakain sukaldaria. Bueno ba… 

Esataria. Gaur, zer? Lehendabiziko… 

Igor Zalakain. Gaur, zera, gaur proposatuko duguna da… 

Esataria. Gaur zer egingo diguzu? 

Igor Zalakain. Kalabaza-zopa bat egingo dugu. Kalabazekin egingo dugun zopa bat. Horrela entzunda, bueno, esan dezakegu,  ba bueno, Gabonetan ez duela tokirik honek, ez?, osagai honek. Baina bueno, esan behar ere baita, Gabonetan bakoitzak ez duela inongo ohituretara lotu behar, bakoitzak jakin, jarri behar duena da, prestatu behar duena da pixka bat iruditzen zaiona eta momentuan egokia ikusten duena, ez? 

Eta gaur kalabaza-zopa hau aukeratu dugu, zeren eta oso erraza da, eta gainera, neguko osagai bat baita, ez? Horretarako osagaiak emango ditut, zeren gaur goizean prestatu dut, eta… 

Esataria. Hara! Prestatua daukazu zuk.  

Igor Zalakain. osagai juxtu-juxtuak emango dizkizuet. Zera, kilo-erdi bat kalabaza beharko dugu. 

Esataria. Kilo-erdi bat kalabaza.  

Igor Zalakain. Hori da. 4 bat goilarakada edo pixka bat, oliba-olio pixka bat, 4 goilarakada gutxi gorabehera. Tipulin bat beharko dugu, 50 gramo inguru, litro-erdi bat oilo-salda, edo ura kasu honetan…  

Esataria. Litro-erdia?  

Igor Zalakain. Bai.  

Esataria. Oilo-salda edo ura?  

Igor Zalakain. Bai. Goilarakada 1 gurin, mantequilla eta jogurt-erdi bat, jogurt natural erdi bat, gatza, biper-hautsa. Zer egingo dugu? Hartuko dugu kalabaza, eta kalabaza zurituko dugu… 

Esataria. Kilo-erdi kalabaza, barkatu iezadazu. Gogoratu egingo ditugu osagaiak. Kilo-erdi bat kalabaza, 4 goilarakada olio, tipulin txiki bat, 50 gramokoa edo…  

Igor Zalakain. Hori da. 

Esataria. litro-erdi bat oilo-salda edo ura… 

Igor Zalakain. Bai.  

Esataria. goilarakada 1 mantequilla eta jogurt naturala.  

Igor Zalakain. Hori da.  

Esataria. Hori zenbat esan duzu? 

Igor Zalakain. Erdia.  

Esataria. Erdia. Jogurtaren erdia. 

Igor Zalakain. Hori da.  

Esataria. Bale.  

Igor Zalakain. Bueno, zer egingo dugu? Kalabaza zuritu egingo dugu. Kalabaza zuritu eta kalabaza zati txikietan edo bueno, zati normal batzuetan ebakiko dugu. Tipulina ere bai, tipulina egingo dugu zuritu, eta hau ere baita ebaki egingo dugu.  

Jarriko dugu, kazuelatxo batean jarriko dugu olioa, olioa, goilarakada pare bat, eta tipulin hori txiki-txiki eginda. Jarriko dugu su suabean pixka bat tipulin hori egin dadin, eta behin ikusten dugunean, tipulin hori egitear dagoenean botako dugu bertara kalabaza, txikituta. Kalabaza txikituta botako dugu, gatz apur bat, eta utziko dugu 5 bat minutuz egosi dadin, suabe-suabe. 5 bat minutu pasa ondoren kalabazak bere ur guztia askatuko du eta ebaporatuko (lurrunduko) du bere ur guztia eta bertara botako duguna da, zera, salda, lehen aipatu dugun… 

Esataria. Oilo-salda hori edo ura. 

Igor Zalakain. Hori da. Botako dugu eta utziko dugu egosten gutxi gorabehera 20 bat minutu, 25 bat minutu. Gero zer egingo dugu? Tourmix batean pasako dugu eta bertara botako ditugu falta zaizkigun 2 goilarakada olio horiek, jogurta eta gurina. Gatz pixka bat, eta tourmixean pasako dugu, eta gero, bueno, probatuko dugu, eta gatz pixka bat, edo biperra pixka bat… 

Esataria. Ikusi gatzetan nola dagoen. 

Igor Zalakain. behar badugu, gehituko diogu… 

Esataria. zozoa dagoen edo bizia dagoen edo… 

Igor Zalakain. Hori da.  

Zopa honekin gauza asko egin daitezke. Zopa bezala hartu dezakegu, pixka bat lagungarri bezala zenbait platerentzako, eta bueno, adibidez, exenplo bat jartzearren, ahate-gibel xerra batzuk plantxan eginda eta zopa hau azpian duela, plater, bueno, luxuzko plater bat izan daiteke edozein otordu garrantzitsuetarako, eta bai zerbait ezta?, Gabonetan prestatzeko.  

Esataria. Originala behintzat bada.  

Igor Zalakain. Bai.  

Esataria. Kalabaza–zopa, aurtengo Eguberrietan jan dezakezuen zerbait.