detalle-recetas

  • Mota: Postreak

Torradak

Osagaiak

- 1/2 litro esne

- 50 g. artirin

- 5 koilarakada azukre

- Limoi-azal xehatua

- Kanela-zotz bat.

Albardatzeko:

- Irin-piskat

- Arrautza

- Azukrea

- Kanela-hautsa

- Olioa

 

Nola prestatu

Ipini berotzen esnea, limoia eta kanela-zotza bi koilarakada azukrerekin batera. Su motelean eduki egosten, koilaraz eraginez. Beste ontzi batean artirina esne hotz piskatean urtu, eta gainetik bota esne beroa. Ondo eragin ondoren, sutan jarri, eta hantxe eduki loditu arte. Etengabe eragin beharko diozu, jakina. Ahia egina dagoenean, ontzi zapal batean ipini hozten. Baina, kontuz! Aurretik, hondoa gurinez edo olioz igurtzi. Eta gero hozkailuan sartu.

Hotz-hotza dagoenean, laukitxoak zatitu, irin eta arrautzetan pasa eta olio bero-berotan frijitu. Plater batean nahastu azukrea eta kanela-hautsa, eta hara atera torradak. Azukrea eta kanela erantsiko zaie. Eta amaitzeko: beroak edo epelak jan.

Irudia: Valverderedactor, Pixabay


detalle2

Dokuteka

B1
2004-12-31

x61pRelaContWAR

16259466

x61pViewCountWAR

1326

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR