• Mota: Barazkiak

TIPULA-KREMA

Osagaiak: Kilo bat tipula, hirurehun gramo patata, hiru baratxuri-ale, hamar ogi-zerra eta oliba-olioa.

Tipula xehatu eta oliotan erregosi. Gorritzen hasten denean, erantsi patata, ura eta gatza. Su motelean eduki hiru ordu-laurdenetan, eta ondoren irabiatu. Baratxuri-aleak, berriz, frijitu eta gainetik bota. Eta ogia ere olio berean frijitu. Gero, plater batean atera mahaira. Batzuei krematan beratu gabe gustatzen zaie ogia.


B1
2004-12-31
16259421
248