• Mota: Postreak

MARRUBIAK KREMAREKIN

Osagaiak: kilo bat marrubi, litro-erdi bat esne, bainila adaska bat, bost gorringo, ehun gramo azukre eta bi koilarakada esnegain.

Esnea bainilarekin batera egosi. Gorringoak azukrearekin irabiatu, eta esnea poliki-poliki erantsi su motelean berotzen den bitartean. Ondo nahastu eta hozten utzi. Gero, marrubi- zatien gainetik bota esnegaina eta krema.